jueves, 30 de marzo de 2017

TIPI -TAPA TIPI- TAPA KORRIKA!

DAKIZUEN BEZALA,  MARTXOAREN 30EAN 20. KORRIKA OTXANDION HASI, ETA APIRILAREN 9AN IRUÑEAN HAMAITUKO DA. EKIMEN HONEN HELBURUAK  EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEA ETA INDARTZEA DIRA.


HONA HEMEN  BURUTU BEHAR DITUGUN EKINTZAK:


APIRILAREN 6AN  "KORRIKA  TXIKIA" ARRATSALDEKO 15:40EAN OSPATUKO DA. EKITALDI HAU HERRIKO PLAZAN BUKATUKO DA . BERTAN LH-KO IKASLEEK UDALETXEKO   BALKOITIK  MEZU BAT IRAKURRIKO DUTE. HAU DA IBILBIDEA:

 GOIERRI-LAUBIDEKO ERROTONDA-ARANTZAZUKO ESKOLA-MURUKO BIDEGURUTZEA-IKASTOLA-AUTOESKOLATIK BEHERA-KALE NAGUSIA-EUSKAL HERRIA ENPARANTZA.









 DATORREN APIRILAREN 8AN, GOIZEKO 10:5OAK INGURUAN 
20.KORRIKA LEGAZPIRA IRITSIKO DA.
 DOMINGO AGIRRE ESKOLARI 2282 KMA EGITEA DAGOKIO, HAU DA, ARANTZAZUKO ESKOLATIK JUANASTEGIRAINO.



lunes, 6 de febrero de 2017


Zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.

Atalak: Gizartea
Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.
Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidaketen, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.
Zure ahotik atera nahi dut,  zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.
Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten harren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.
Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.
Aldez aurretiko eskerrak irri batez,
Euskara

miércoles, 9 de noviembre de 2016

EUSKARAREN EGUNA


EUSKARAREN EGUNA

 

Dakizuen bezala, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna  ospatuko da.  Larunbata denez, eskolan egun hori ostiralean, abenduaren 2an, ospatuko dugu  festa handi bat eginez.Hona hemen jaialdian dantzatuko dugun abestia.




            EUSKARAREN TXANTXANGORRIA

 
 
Sortaldeko argi berriari
ari zaio aspaldi
arratseko azken izpiari
egun eta gizaldi
Bular gorri, hegakada arin
Lur hauetan da emari Erreka eta ibai zabalaren, Itsasoaren egarri
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria
Haizearen magal leunean Hedatu da oihua Bihotzaren taupadetan, hitzak Sortu du doinua
Olatuek beren solasean
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean
Eten ez dadin haria
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Elkarrekin hegan egitean, bertigoa badoa. Hegoak astindu, airetik mugitu. Elkarrekin kilometroak egin. Elkarrekin, zeruaren muga ez dago horren urrun. Elkarrekin hitz bat ozenago entzuten da, ehunka txoriren hegaldia bezala.
Hau da gure sinboloa, denona. Euskaraz hitz egiteko gonbidapena.
Eman hegoak euskarari.

Klika txorian eta 5. mailako ikasleek grabatutako
bideo polit bat ikus dezakezue. 

https://www.youtube.com/watch?v=VtjWoDx2oPA

Eta hemen duzue bertsoen letra.
"Habanera"ren doinuarekin.
 Ondo ikasi !!!! 




EUSKARAREN EGUNERAKO BERTSOAK



1.  Euskararen tokian
Jarri nahi nuke nik
Egoera larrian
Hau dagoelarik
Haunditze aldera
Mantenduz bizirik
Gauza ez da izatea

 Estribilloa


2.  Atera dezagun ba
Euskara plazara
Gure hizkuntza izanik
Nahiko arrazoi bada
Jendeak ikusteko
Ordua da jada
Altxor garrantzitsua
Dugula euskara 
Estribilloa

3.  Hemen badira ustez
Milaka euskaldun
Baina euskaraz aldiz
Gutxi dira jardun
Gure hizkuntza da ta
Erabil dezagun
Izan dadila beti.

ESTRIBILLOA

Gure buruei bueltaka
Gabiltza luzaro
Beste egoera bat
Genuke nahiago
Hobetu behar dena
Oso argi dago
Itxura gutxi eta
Ekintza gehiago

martes, 15 de marzo de 2016

Bost minutuko ikastaroa

GRAMATIKA

K ERGATIBOA
Inguruko erdarek ez bezala, euskarak bere-berea du nork izen sintagmak daraman “K" atzizkia, gramatikariek ERGATIBO izena ematen dioten hori, alegia. Eta beti-beti, euskaraz, subjektua dena.
Baina badu nork izen sintagma honek funtsezkoa eta oinarri-oinarrizkoa den berezitasun edo ezaugarri bat: NORK izen sintagma honek beti daramala "-K" atzizkia, hau da, hitz bukaerako "-k" hori beti agertzen dela.
Kontu egin gaztelaniaz subjektuak ez duela horrelako aldaketarik, baina ikus dezagun esaten ari garen hau pare bat adibidetan.
Gaztelaniaz, esaterako, "ha venido Mikel" eta "lo ha traido Mikel" esaldietan beti Mikel agertzen da, inolako aldaketarik gabe; azken "-k" hori gabe, alegia.
Baina, euskaraz bereizi egiten ditugu: "Mikel etorri da" eta "Mikelek ekarri du".
Horra hor, beraz, nork izen sintagmaren ezaugarri hori: "Mikelek". Beraz, esandakoaren arabera, honatx oker-zuzenketa.
Ez esan "gu bezala idazten du", baizik eta..."Guk bezala idazten du".
Ez esan "Marian baino hobeto egin dituzte gauzak", baizik eta...
"Marianek baino hobeto egin dituzte gauzak".
Edota, azkenik, ezta ere, ez esan "hi adina irabazten dik hark", baizik eta...
"Hik adina irabazten dik hark".
+ "Guk bezala idazten du"
- "Gu bezala idazten du"
Ariketa batzuk HEMEN eta HEMEN


ARTIKULUA

“ERGATIBOAK AXOLA DU” leloa.

Greenpeace talde ekologistak azaldu duenez, “bizirauteko esperantzari dagokionez, ergatiboa ez dago baleak baino askoz ere egoera hobean. Hori dela eta, Greenpeacek erabaki du ergatiboaren defentsa sutsua egitea aurrerantzean. Euskal gizartea ere borroka horrekin bat egitera gonbidatu nahi dugu. Gure seme-alabei utzi nahi diegun ondarea ez da ergatiborik gabeko mundu bat”.
/

EMAN HEGOAK EUSKARARI!!!

EMAN  HEGOAK EUSKARARI!!

Eta halako batean,
gure eskola txantxangorriz bete zen ...



Zer izango ote da?

Gehiago jakin nahi baduzu,

http://www.euskararentxantxangorria.eus/

martes, 26 de enero de 2016

SWEET MARY DANTZATZEN

Kaixo:

Hemendik aurrera, noizbehinka,  euskararekin harreman txiki bat izan dezazuen, mota ezberdinetako aholkuak zintzilikatuko ditugu. Denboratxo bat eskaintzea eskatzen badu ere, oso baliagarria gerta dakizuekeela iruditzen zaigu. "BOST MINUTUKO IKASTAROAK" deitzen zaie.
Hona hemen lehenengoa: 



GRAMATIKA

ERABILERA OKERRAK 

Euskaraz egokiak ez diren hainbat egitura aztertuko ditugu gaur:

Isabel, nerbiosa al zaude?                 Isabel, nerbioso (urduri) al zaude?
Musika klasika gustatzen zait.          Musika klasikoa gustatzen zait.
Perpaus erlatiba da hori.                    Perpaus erlatiboa da hori.

Nagusien forma ez da egokia, nagusi bera soilik gorena baita.

Mikel da anaia nagusiena.                  Mikel da anaia nagusia.

Oso graduatzailaren balioa –egi atzizkiaren bidez ematen da, eta oso
desegokia da hori euskaraz:

Ez naiz trebeegia.                    Ez naiz oso trebea.
Ez da azkarregia.                      Ez da oso azkarra.

Gehiegi aditzondoarekin ere gauza bera gertatzen da:

Ez dut gehiegi ulertu.                                      Ez dut asko ulertu.
Margolan hori ez dut gehiegi atsegin.         Margolan hori ez dut asko atsegin.



ARTIKULUA




Izen hori

Joan den astean eman zen jakitera 2015eko Literatura Nobel Sariaren izena. Hurrengo egunean, Anjel Lertxundik, eguneroko bere zutabean, berriaren irakurketa pertsonala, oso pertsonala egin zigun. Hona hemen.

Svetlana Alexijevich? Izen hori, izen hori… egin nuen. Baina Nobelak kazetaritza saritu izanak, bereziki erreportajea, literaturatik hurbilen dagoen generoa, poztu egin ninduen. García Márquezek ez du zalantza izpirik: «Kazetaritza adin nagusiko genero literario bat da, poesia edo antzerkia bezala». Baina izen hori, izen hori… segitzen nuen nik. Hartan, laster kalean izango den nire liburuan jasotako Txernobileko lekukotza xume zirraragarri batekin gogoratu nintzen:

«Hamabi urte ditut eta gaixo nago. Postariak bi pentsio ekartzen ditu etxera, aitonarena eta nirea. Eskolako neskek, jakin zutenean minbizia nuela odolean, beldurra zioten nire ondoan esertzeari… Ni ukitzeari… Medikuek esan dute nire aitak Txernobilen lan egin zuelako gaixotu naizela. Eta ni horren ondoren jaio nintzela. Nik nire aita maite dut…». (Svetlana Alexijevich).

Izen hori, izen hori… Svetlana hori hamabi urteko neska ote zen nengoen atzo arte.





ABESTIA


TADUSAK                                    









EUSKARAREN EGUNA 2015

Abenduaren 1, 2 eta 3an EUSKARAREN ASTEA ospatu genuen. Ekintza ezberdinak burutu genituen eta hementxe horren lekukoak diren argazkiak dituzue.

lunes, 23 de noviembre de 2015

FLASHMOB: SWEET MARY

BERTSOAK EUSKARA EGUNA



EUSKARAREN EGUNERAKO BERTSOAK
1  1. Euskararen tokian
Jarri nahi nuke nik
Egoera larrian
Hau dagoelarik
Haunditze aldera
Mantenduz bizirik
Gauza ez da izatea
Jardutea baizik
Estribilloa

2. Atera dezagun ba
Euskara plazara
Gure hizkuntza izanik
Nahiko arrazoi bada
Jendeak ikusteko
Ordua da jada
Altxor garrantzitsua
Dugula euskara
Estribilloa

3. Hemen badira ustez
Milaka euskaldun
Baina euskaraz aldiz
Gutxi dira jardun
Gure hizkuntza da ta
Erabil dezagun
Izan dadila beti
Gure bidelagun
   Estribilloa

ESTRIBILLOA
Gure buruei bueltaka
Gabiltza luzaro
Beste egoera bat
Genuke nahiago
Hobetu behar dena
Oso argi dago
Itxura gutxi eta
Ekintza gehiago

Hauek dira Euskararen egunerako prestatutako bertsoak.
Doinua: ANJE DUHALDEren  "AMA EUSKAL HERRIA"


jueves, 19 de noviembre de 2015


ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA


Euskararen eguna gertu dagoenez, hementxe dituzue egun horretako jaialdian dantzatu eta abestuko ditugun dantza eta kanten bideo - audioak zintzilik, etxean zuen seme alabekin praktikatzen hasi zaitezten.

Jaialdi horretan denok batera 3 ekintza burutuko ditugu:

- "Zazpi jauzi" dantzatu.
- Bertsoak abestu, pankarta zabaldu eta konpromisoak itsatsi.
- Flashmob bat egingo dugu. (Sweet Mary).

          Anima zaitezte bertan parte hartzen, elkarrekin arratsalde polita igaroko dugu eta!

MILA ESKER grabazioetan parte hartu duten pertsona guztiei!!

martes, 27 de octubre de 2015

2015-16 

EUSKARA  BATZORDEA

  Gaur , urriak 27, euskara batzordeko lehen bilerak burutu ditugu. Batetik,  4. mailatik hasita 6.maila arte, geletako ikasle ordezkariak  eta bestetik, guraso ordezkariak,  irakasleekin batera
lanean aritu dira. 

  Gaurkoan, euskara egunaren inguruan aritu gara. Egitaraua  disenatzeari ekin diogu eta ikasleen ekarpenak, oso baliagarriak izaten direnez, gelan adostu ondoren, datorren asterako bildutako proposamenak batzordean aurkeztuko dituzte.

   Ikasturte honetako partaideak honako hauek dira:
   - ikasleak
     4. maila: June Ejea Maseda. 
                    Ainhoa Mediavilla Cano.
     5. maila:  Zuriñe Rodrigo Araguzo.
                     Saioa Gutiérrez  Blanco.
      6. maila: June Uranga Gorrotxategi.
                     Urko Tolosa Tomé.
       



- gurasoak
                      Miriam Toledano.
                      Leire Makibar.
                      Maite Ormazabal.





    


miércoles, 18 de marzo de 2015



IKA   IKA   IKA  BADATOR  KORRIKA

KORRIKA TXIKIA


MARTXOAK 23AN  "KORRIKA  TXIKIA" ARRATSALDEKO 15:45EAN OSPATUKO DA. EKITALDI HAU HERRIKO PLAZAN BUKATUKO DA . BERTAN LH-KO IKASLEEK UDALETXEKO BALKOITIK  MEZU BAT IRAKURRIKO DUTE. HAU DA IBILBIDEA:  

 GOIERRI-LAUBIDEKO ERROTONDA-ARANTZAZUKO ESKOLA-MURUKO BIDEGURUTZEA-JUANASTEGI-AIZKONAGA-GAZTETXE-AITZKORRI-ENPARANTZA.

KORRIKA HAUNDIA



DAKIZUEN BEZALA, DATORREN MARTXOAREN 23AN, GOIZEKO 5:OOAK INGURUAN 
19.KORRIKA LEGAZPIRA IRITSIKO DA. KORRIKA EUSKARAREN ALDEKO 
LASTERKETA ERRALDOIA DA . DOMINGO AGIRRE ESKOLARI 926KMA EGITEA DAGOKIO, HAU DA, XARPOT TABERNATIK GAZTETXERAINO. ORDU TXIKIAK BADIRA ERE,GIRO POLITA IZATEN DA. ONDOREN, PARTE HARTZAILE GUZTIOK UDALETXEKO ARKUPETAN TXOKOLATE GOXOA DASTATZEKO AUKERA IZANGO DUGU.

domingo, 30 de noviembre de 2014

ABENDUAK 3: JAIALDIA

DATORREN ASTEAZKENEAN, ABENDUAK 3, ARRATSALDEKO 15:15ETAN, GURE ESKOLAN "EUSKARAREN EGUNA" OSPATUKO DUGU. 
URTERO BEZALA,  JAIALDI  POLIT BAT ARI GARA PRESTATZEN. 
DENOK GONBIDATUTA ZAUDETE. ANIMA ZAITEZTE!!

EUSKARAREN EGUNA


HONA HEMEN JAIALDIAN ESKEINI BEHAR DIZKIGUTEN ABESTIAK ETA DANTZAK.
BUKAERAN, DENOK BATERA "ZAZPI JAUZIAK" DANTZATUKO DUGU.

HH 4 URTE

HAURRAK IKAS ZAZUE

HH 5 URTE

ANIMALIEN IBILKERA

miércoles, 30 de octubre de 2013

6.MAILA EDERRA MUNDUA



EDERRA MUNDUA

Mundu guztia lanean
kapitalarentzako
lanpostu berriak sortuz
bankeroentzako
Afrika aurrera doa
esklabutza eredu
pausoak handituz doaz
gosea ere.
Dugun guztia
begiratzean
zein ederra mundua
ikusi nahi ez denean.

Krisia gaindituz goaz
langileen kontura
txarrena ia pasa da
txukun gelditu da
Euskadi ez dabil gaizki
Alemania hobe
ez dago horren gordina
zuretzako.
Dena ondo doa
lagunartean
zein ederra mundua
kezkarik ez denean.

Azkenik bake garaia
ezer ez da aldatu
parte hartzen utzi digute
ta hitza ukatu
Patxi joatear daukagu
bere lana kosta du
España da txapelduna
 ta ze inporta
dugun bakarra
hori denean
zein ederra mundua
futbola dagoenean.

Amesten, minutuak aurrera doaz
etxeko sofan jarrita
tartean, zehaztu gabeko pausoaz
munduak berdin dirau.