martes, 4 de diciembre de 2018

EUSKARALDIKO AZKEN JOLASA

Euskaraldiari bukaera polita emateko asmotan, jolas txiki bat martxan jarri dugu. Ikasleek, zikloka, euskaraldiari buruzko galderak erantzun behar dituzte; gero, mailaka, erantzun egoki guztien artean, opari txiki bat zozketatuko dugu.













EUSKARALDIAREN 5. EGUNEAN ESKOLAN

Eskolan, ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin, honako bideo zoragarria grabatu genuen.


martes, 20 de noviembre de 2018

EUSKARALDIA

Gure eskolak EUSKARALDIAREKIN bat egin du. Antolatu diren hainbat ekintzetan parte hartu dugu eta oraingo honetan eskolan atera ditugun argazkiak dituzue ikusgai.

viernes, 16 de noviembre de 2018

viernes, 9 de noviembre de 2018

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT


Ikasleen artean euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko ekintzak egingo dira abenduaren 3ko EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNAren harira. Asmo honekin bizibilizazioan eta girotzean lagungarri gertatuko delakoan, EUSKARAZ BIZI NAHI DUT lelodun  kamisetak atera dituzte eta hauek eskuratzeko eskaintza jaso dugu eskolan. 


Kamiseta erostera animatzen zaituztegu.


EUSKARAZ  NON?


EROSKETETAN...

 

                                                         FAMILIAN...



FESTETAN...




JOLASEAN...



KIROLEAN...




LAGUNARTEAN...



LANEAN...









lunes, 5 de noviembre de 2018

EUSKARALDIA LEGAZPIN


Euskaraldia dela eta, irailaren 20an, hamaikakoarean aurkezpena, giro ederrean, Legazpin ospatu zen.



miércoles, 10 de octubre de 2018

IKASTURTE HASIERAKO JOLASAK



IKASTURTE HASIERAKO JOLASAK
2018-2019

Urtero bezala, ikasturte hasieran 
euskararen erabilera areagotzeko
asmoarekin eskolan jolas 
desberdinak burutu  ditugu, 
besteak beste; anabasak, imintzioka, 
lokotsak, tabu, mihiluze,.... 


GIRO ONEAN IBILI GARA!!

jueves, 10 de mayo de 2018

KARTAZAL BERRITSUAK



  Eskolan LHko ikasleekin "Kartazal berritsuak" jokua burutu dugu

Oso gustora  parte hartu dute eta egia esan,  EUSKARA izan da 

protagonista. Irabazle guztiekin argazki bat atera dugu eta 

Arantzazuko eskolara joan gara. Bertan,  HH3 urteko haurrekin 

abesti eta jolas batzuk egin ditugu.

 Benetan, une politak izan direla!!. 

Hemen duzue bideoa.


EMAN HEGOAK EUSKARARI!!

jueves, 22 de febrero de 2018

11 EGUN EUSKARAZ.

EUSKARAK 365 EGUN
 
Herritar euskaltzaleak aktibatuta, hizkuntza-ohiturak aldatzea da Euskarak 365 egun dinamikaren helburua.

Lan-ildoa da. Bi mugarri:

1.- 2018an, 11 egun euskaraz. Pertsonen urratsak helburu.

Euskaltzaleak aktibatu nahi ditugu beren egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egun euskaraz ekimena gauzatu nahi dugu Euskal Herri
osoan.

Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtu nahi ditugu. Ahobiziak, ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza,  gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprestak, berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Parte hartzeko izen-ematea zabalduko da, eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.

Euskaldun helduak dira ekimenaren muina; erdaldun euskaltzaleak ez ditugu 2018ko ekimenean parte
hartzaile gisa ikusten, baina haientzako formazio eta sentsibilizazio saioak, zein bestelako komunikazio pilulak, prestatuko ditugu.

Aktibazio ekintza kolektibo bat gauzatzeko prozesuak duen garrantzia da hemendik urte eta pikura
gauzatuko den ekimena orain abiatzea proposatzeko arrazoia: tokian tokiko helburuak eta xede-taldeak zehaztu behar dira, herrietako euskalgintzako elkarlan moduak abiatu edo findu, komunikazio lan handia egin behar da herritarrak inplikatzeko, eta hizkuntza-ohiturak aldatzen hasteko formazioa eskaini behar zaie herritarrei, besteak beste.

2.- 2019an, mota guztietako entitateen babes neurriak helburu.

 
Herritarren euskaraz bizitzeko borondateak babes neurriak behar ditu, gogo horrek duen indarrak baldintza sozial gero eta egokiagoak aurki ditzan eta euskaraz bizitzea gero eta ohikoago bilaka dadin; bestela esanda, hizkuntzaren normalizazioaren ardura partekatua da: pertsonena eta entitateena.
 
Behin herritarrak aktibatzen hasita, 2019an entitateek babes neurriak hartu eta baldintza oztopatzaileak ken ditzatela sustatu nahi dugu.

Babes neurriak har ditzaketen entitateak mota askotakoak dira: enpresak, erakunde publikoak, kultur eta kirol taldeak, elkarte gastronomikoak, merkatari elkarteak eta abar. Herritarrak biltzen diren unitate posible guztiak, publikoak zein pribatuak.

2019rako ekimena, 2018ko lehen seihilekoan landuko dugu.

11 EGUN EUSKARAZ. Zenbait ezaugarri:

• Euskaltzaleak aktibatu hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera areagotzeko.
• Bi planotako ekimena: tokian tokikoa eta orokorra.
• Parte hartzaileak: Ahobizi eta belarriprest.

Noiz? 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Baina bidea garrantzitsua da.
o Prestakuntza, sentsibilizazioa, formazioa.

Non? Euskal Herri osoan.
o Auzo, herri zein eskualde gisa.
o Elkarte, komunitate, enpresa zein talde gisa. Euren eragite eremua tokikoa zein Euskal Herri
mailakoa izan.

Helburuak.
o Hizkuntza-ohiturei astindu bat ematea eta ahalik eta pertsona gehienek euskara gehiago
erabiltzeko urratsak ematea.
o Tokian tokiko euskalgintza aktibatzea, praktika linguistikoak erraztuko dituzten
neurriak sustatu eta herritar euskaldunak martxan jar ditzaten.
o Era guztietako entitateek, euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten babes neurriak hartzea eta
oztopo diren egoerak arintzea eta bideratzea.
o Ekimenetik abiatuta emango diren urrats berriak eta sortuko diren euskarazko
harremanak, ekimenaren ostean mantentzea.

• Elkarlanean egin nahi dugu.

o Herrietako sustatzaileak eta Euskal Herrikoak (entitateak zein norbanakoak).
o Euskalgintza soziala eta instituzioak.
o Euskalgintza eta bestelako alorretako eragileak.

Urratsez urrats.
o Ekimena herrira egokituta.
o Planifikazioa eta kronograma eginda.
o Funtzio banaketa argiarekin (koordinazio orokorra - herriak / herriko eragileen artean)
o Jende berria inplikatuta.

• Izen ematea.
o Herri eta entitateena: 2018ko lehen hiruhilekoan.
o Herritarrena: 2018ko udazkenean.

Baliabideak.
o Baliabide linguistikoak (tailerrak, moodle plataforma, bideoak…)
o Komunikazio baliabideak (irudi bateratua, euskarri orokorrak, webgunea…)
o Kudeaketarako baliabideak (jarduteko gidak, foroak…)
o Herri bakoitzerako baliabideak landu beharra.

• Kontaktua:
o 365@topagunea.eus / 943.59.11.86 / 94.621.57.80 (Topagunea)
o euskara-sustapen@euskadi.eus / 945.01.81.14 (HPS)
o sustapena@nafarroa.eus (Euskarabidea)