martes, 26 de enero de 2016

SWEET MARY DANTZATZEN

Kaixo:

Hemendik aurrera, noizbehinka,  euskararekin harreman txiki bat izan dezazuen, mota ezberdinetako aholkuak zintzilikatuko ditugu. Denboratxo bat eskaintzea eskatzen badu ere, oso baliagarria gerta dakizuekeela iruditzen zaigu. "BOST MINUTUKO IKASTAROAK" deitzen zaie.
Hona hemen lehenengoa: 



GRAMATIKA

ERABILERA OKERRAK 

Euskaraz egokiak ez diren hainbat egitura aztertuko ditugu gaur:

Isabel, nerbiosa al zaude?                 Isabel, nerbioso (urduri) al zaude?
Musika klasika gustatzen zait.          Musika klasikoa gustatzen zait.
Perpaus erlatiba da hori.                    Perpaus erlatiboa da hori.

Nagusien forma ez da egokia, nagusi bera soilik gorena baita.

Mikel da anaia nagusiena.                  Mikel da anaia nagusia.

Oso graduatzailaren balioa –egi atzizkiaren bidez ematen da, eta oso
desegokia da hori euskaraz:

Ez naiz trebeegia.                    Ez naiz oso trebea.
Ez da azkarregia.                      Ez da oso azkarra.

Gehiegi aditzondoarekin ere gauza bera gertatzen da:

Ez dut gehiegi ulertu.                                      Ez dut asko ulertu.
Margolan hori ez dut gehiegi atsegin.         Margolan hori ez dut asko atsegin.



ARTIKULUA




Izen hori

Joan den astean eman zen jakitera 2015eko Literatura Nobel Sariaren izena. Hurrengo egunean, Anjel Lertxundik, eguneroko bere zutabean, berriaren irakurketa pertsonala, oso pertsonala egin zigun. Hona hemen.

Svetlana Alexijevich? Izen hori, izen hori… egin nuen. Baina Nobelak kazetaritza saritu izanak, bereziki erreportajea, literaturatik hurbilen dagoen generoa, poztu egin ninduen. García Márquezek ez du zalantza izpirik: «Kazetaritza adin nagusiko genero literario bat da, poesia edo antzerkia bezala». Baina izen hori, izen hori… segitzen nuen nik. Hartan, laster kalean izango den nire liburuan jasotako Txernobileko lekukotza xume zirraragarri batekin gogoratu nintzen:

«Hamabi urte ditut eta gaixo nago. Postariak bi pentsio ekartzen ditu etxera, aitonarena eta nirea. Eskolako neskek, jakin zutenean minbizia nuela odolean, beldurra zioten nire ondoan esertzeari… Ni ukitzeari… Medikuek esan dute nire aitak Txernobilen lan egin zuelako gaixotu naizela. Eta ni horren ondoren jaio nintzela. Nik nire aita maite dut…». (Svetlana Alexijevich).

Izen hori, izen hori… Svetlana hori hamabi urteko neska ote zen nengoen atzo arte.





ABESTIA


TADUSAK                                    









EUSKARAREN EGUNA 2015

Abenduaren 1, 2 eta 3an EUSKARAREN ASTEA ospatu genuen. Ekintza ezberdinak burutu genituen eta hementxe horren lekukoak diren argazkiak dituzue.