martes, 15 de marzo de 2016

Bost minutuko ikastaroa

GRAMATIKA

K ERGATIBOA
Inguruko erdarek ez bezala, euskarak bere-berea du nork izen sintagmak daraman “K" atzizkia, gramatikariek ERGATIBO izena ematen dioten hori, alegia. Eta beti-beti, euskaraz, subjektua dena.
Baina badu nork izen sintagma honek funtsezkoa eta oinarri-oinarrizkoa den berezitasun edo ezaugarri bat: NORK izen sintagma honek beti daramala "-K" atzizkia, hau da, hitz bukaerako "-k" hori beti agertzen dela.
Kontu egin gaztelaniaz subjektuak ez duela horrelako aldaketarik, baina ikus dezagun esaten ari garen hau pare bat adibidetan.
Gaztelaniaz, esaterako, "ha venido Mikel" eta "lo ha traido Mikel" esaldietan beti Mikel agertzen da, inolako aldaketarik gabe; azken "-k" hori gabe, alegia.
Baina, euskaraz bereizi egiten ditugu: "Mikel etorri da" eta "Mikelek ekarri du".
Horra hor, beraz, nork izen sintagmaren ezaugarri hori: "Mikelek". Beraz, esandakoaren arabera, honatx oker-zuzenketa.
Ez esan "gu bezala idazten du", baizik eta..."Guk bezala idazten du".
Ez esan "Marian baino hobeto egin dituzte gauzak", baizik eta...
"Marianek baino hobeto egin dituzte gauzak".
Edota, azkenik, ezta ere, ez esan "hi adina irabazten dik hark", baizik eta...
"Hik adina irabazten dik hark".
+ "Guk bezala idazten du"
- "Gu bezala idazten du"
Ariketa batzuk HEMEN eta HEMEN


ARTIKULUA

“ERGATIBOAK AXOLA DU” leloa.

Greenpeace talde ekologistak azaldu duenez, “bizirauteko esperantzari dagokionez, ergatiboa ez dago baleak baino askoz ere egoera hobean. Hori dela eta, Greenpeacek erabaki du ergatiboaren defentsa sutsua egitea aurrerantzean. Euskal gizartea ere borroka horrekin bat egitera gonbidatu nahi dugu. Gure seme-alabei utzi nahi diegun ondarea ez da ergatiborik gabeko mundu bat”.
/

EMAN HEGOAK EUSKARARI!!!

EMAN  HEGOAK EUSKARARI!!

Eta halako batean,
gure eskola txantxangorriz bete zen ...



Zer izango ote da?

Gehiago jakin nahi baduzu,

http://www.euskararentxantxangorria.eus/