miércoles, 9 de noviembre de 2016

EUSKARAREN EGUNA


EUSKARAREN EGUNA

 

Dakizuen bezala, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna  ospatuko da.  Larunbata denez, eskolan egun hori ostiralean, abenduaren 2an, ospatuko dugu  festa handi bat eginez.Hona hemen jaialdian dantzatuko dugun abestia.




            EUSKARAREN TXANTXANGORRIA

 
 
Sortaldeko argi berriari
ari zaio aspaldi
arratseko azken izpiari
egun eta gizaldi
Bular gorri, hegakada arin
Lur hauetan da emari Erreka eta ibai zabalaren, Itsasoaren egarri
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria
Haizearen magal leunean Hedatu da oihua Bihotzaren taupadetan, hitzak Sortu du doinua
Olatuek beren solasean
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean
Eten ez dadin haria
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Elkarrekin hegan egitean, bertigoa badoa. Hegoak astindu, airetik mugitu. Elkarrekin kilometroak egin. Elkarrekin, zeruaren muga ez dago horren urrun. Elkarrekin hitz bat ozenago entzuten da, ehunka txoriren hegaldia bezala.
Hau da gure sinboloa, denona. Euskaraz hitz egiteko gonbidapena.
Eman hegoak euskarari.

Klika txorian eta 5. mailako ikasleek grabatutako
bideo polit bat ikus dezakezue. 

https://www.youtube.com/watch?v=VtjWoDx2oPA

Eta hemen duzue bertsoen letra.
"Habanera"ren doinuarekin.
 Ondo ikasi !!!! 




EUSKARAREN EGUNERAKO BERTSOAK



1.  Euskararen tokian
Jarri nahi nuke nik
Egoera larrian
Hau dagoelarik
Haunditze aldera
Mantenduz bizirik
Gauza ez da izatea

 Estribilloa


2.  Atera dezagun ba
Euskara plazara
Gure hizkuntza izanik
Nahiko arrazoi bada
Jendeak ikusteko
Ordua da jada
Altxor garrantzitsua
Dugula euskara 
Estribilloa

3.  Hemen badira ustez
Milaka euskaldun
Baina euskaraz aldiz
Gutxi dira jardun
Gure hizkuntza da ta
Erabil dezagun
Izan dadila beti.

ESTRIBILLOA

Gure buruei bueltaka
Gabiltza luzaro
Beste egoera bat
Genuke nahiago
Hobetu behar dena
Oso argi dago
Itxura gutxi eta
Ekintza gehiago

martes, 15 de marzo de 2016

Bost minutuko ikastaroa

GRAMATIKA

K ERGATIBOA
Inguruko erdarek ez bezala, euskarak bere-berea du nork izen sintagmak daraman “K" atzizkia, gramatikariek ERGATIBO izena ematen dioten hori, alegia. Eta beti-beti, euskaraz, subjektua dena.
Baina badu nork izen sintagma honek funtsezkoa eta oinarri-oinarrizkoa den berezitasun edo ezaugarri bat: NORK izen sintagma honek beti daramala "-K" atzizkia, hau da, hitz bukaerako "-k" hori beti agertzen dela.
Kontu egin gaztelaniaz subjektuak ez duela horrelako aldaketarik, baina ikus dezagun esaten ari garen hau pare bat adibidetan.
Gaztelaniaz, esaterako, "ha venido Mikel" eta "lo ha traido Mikel" esaldietan beti Mikel agertzen da, inolako aldaketarik gabe; azken "-k" hori gabe, alegia.
Baina, euskaraz bereizi egiten ditugu: "Mikel etorri da" eta "Mikelek ekarri du".
Horra hor, beraz, nork izen sintagmaren ezaugarri hori: "Mikelek". Beraz, esandakoaren arabera, honatx oker-zuzenketa.
Ez esan "gu bezala idazten du", baizik eta..."Guk bezala idazten du".
Ez esan "Marian baino hobeto egin dituzte gauzak", baizik eta...
"Marianek baino hobeto egin dituzte gauzak".
Edota, azkenik, ezta ere, ez esan "hi adina irabazten dik hark", baizik eta...
"Hik adina irabazten dik hark".
+ "Guk bezala idazten du"
- "Gu bezala idazten du"
Ariketa batzuk HEMEN eta HEMEN


ARTIKULUA

“ERGATIBOAK AXOLA DU” leloa.

Greenpeace talde ekologistak azaldu duenez, “bizirauteko esperantzari dagokionez, ergatiboa ez dago baleak baino askoz ere egoera hobean. Hori dela eta, Greenpeacek erabaki du ergatiboaren defentsa sutsua egitea aurrerantzean. Euskal gizartea ere borroka horrekin bat egitera gonbidatu nahi dugu. Gure seme-alabei utzi nahi diegun ondarea ez da ergatiborik gabeko mundu bat”.
/

EMAN HEGOAK EUSKARARI!!!

EMAN  HEGOAK EUSKARARI!!

Eta halako batean,
gure eskola txantxangorriz bete zen ...



Zer izango ote da?

Gehiago jakin nahi baduzu,

http://www.euskararentxantxangorria.eus/

martes, 26 de enero de 2016

SWEET MARY DANTZATZEN

Kaixo:

Hemendik aurrera, noizbehinka,  euskararekin harreman txiki bat izan dezazuen, mota ezberdinetako aholkuak zintzilikatuko ditugu. Denboratxo bat eskaintzea eskatzen badu ere, oso baliagarria gerta dakizuekeela iruditzen zaigu. "BOST MINUTUKO IKASTAROAK" deitzen zaie.
Hona hemen lehenengoa: 



GRAMATIKA

ERABILERA OKERRAK 

Euskaraz egokiak ez diren hainbat egitura aztertuko ditugu gaur:

Isabel, nerbiosa al zaude?                 Isabel, nerbioso (urduri) al zaude?
Musika klasika gustatzen zait.          Musika klasikoa gustatzen zait.
Perpaus erlatiba da hori.                    Perpaus erlatiboa da hori.

Nagusien forma ez da egokia, nagusi bera soilik gorena baita.

Mikel da anaia nagusiena.                  Mikel da anaia nagusia.

Oso graduatzailaren balioa –egi atzizkiaren bidez ematen da, eta oso
desegokia da hori euskaraz:

Ez naiz trebeegia.                    Ez naiz oso trebea.
Ez da azkarregia.                      Ez da oso azkarra.

Gehiegi aditzondoarekin ere gauza bera gertatzen da:

Ez dut gehiegi ulertu.                                      Ez dut asko ulertu.
Margolan hori ez dut gehiegi atsegin.         Margolan hori ez dut asko atsegin.



ARTIKULUA




Izen hori

Joan den astean eman zen jakitera 2015eko Literatura Nobel Sariaren izena. Hurrengo egunean, Anjel Lertxundik, eguneroko bere zutabean, berriaren irakurketa pertsonala, oso pertsonala egin zigun. Hona hemen.

Svetlana Alexijevich? Izen hori, izen hori… egin nuen. Baina Nobelak kazetaritza saritu izanak, bereziki erreportajea, literaturatik hurbilen dagoen generoa, poztu egin ninduen. García Márquezek ez du zalantza izpirik: «Kazetaritza adin nagusiko genero literario bat da, poesia edo antzerkia bezala». Baina izen hori, izen hori… segitzen nuen nik. Hartan, laster kalean izango den nire liburuan jasotako Txernobileko lekukotza xume zirraragarri batekin gogoratu nintzen:

«Hamabi urte ditut eta gaixo nago. Postariak bi pentsio ekartzen ditu etxera, aitonarena eta nirea. Eskolako neskek, jakin zutenean minbizia nuela odolean, beldurra zioten nire ondoan esertzeari… Ni ukitzeari… Medikuek esan dute nire aitak Txernobilen lan egin zuelako gaixotu naizela. Eta ni horren ondoren jaio nintzela. Nik nire aita maite dut…». (Svetlana Alexijevich).

Izen hori, izen hori… Svetlana hori hamabi urteko neska ote zen nengoen atzo arte.





ABESTIA


TADUSAK                                    









EUSKARAREN EGUNA 2015

Abenduaren 1, 2 eta 3an EUSKARAREN ASTEA ospatu genuen. Ekintza ezberdinak burutu genituen eta hementxe horren lekukoak diren argazkiak dituzue.