Bost minutuko ikastaroa
GRAMATIKA
K ERGATIBOA
Inguruko erdarek ez
bezala, euskarak bere-berea du nork izen sintagmak daraman “K"
atzizkia, gramatikariek ERGATIBO izena ematen dioten hori, alegia. Eta beti-beti,
euskaraz, subjektua dena.
Baina badu nork
izen sintagma honek funtsezkoa eta oinarri-oinarrizkoa den berezitasun edo
ezaugarri bat: NORK izen sintagma honek beti daramala "-K" atzizkia, hau da, hitz bukaerako "-k" hori
beti agertzen dela.
Kontu egin gaztelaniaz subjektuak ez duela horrelako
aldaketarik, baina ikus
dezagun esaten ari garen hau pare bat adibidetan.
Gaztelaniaz,
esaterako, "ha venido Mikel" eta "lo ha traido Mikel"
esaldietan beti Mikel agertzen da, inolako aldaketarik gabe; azken
"-k" hori gabe, alegia.
Baina, euskaraz
bereizi egiten ditugu: "Mikel etorri da" eta "Mikelek ekarri
du".
Horra hor, beraz,
nork izen sintagmaren ezaugarri hori: "Mikelek". Beraz, esandakoaren arabera, honatx
oker-zuzenketa.
Ez esan "gu bezala idazten du", baizik eta..."Guk bezala idazten du".
Ez esan "Marian baino hobeto egin dituzte gauzak", baizik eta...
"Marianek
baino hobeto egin dituzte gauzak".
Edota, azkenik,
ezta ere, ez esan "hi
adina irabazten dik hark", baizik eta...
"Hik adina
irabazten dik hark".
+ "Guk bezala
idazten du"
- "Gu bezala
idazten du"
|
ARTIKULUA
“ERGATIBOAK
AXOLA DU” leloa.
Greenpeace
talde ekologistak azaldu duenez, “bizirauteko esperantzari dagokionez,
ergatiboa ez dago baleak baino askoz ere egoera hobean. Hori dela eta,
Greenpeacek erabaki du ergatiboaren defentsa sutsua egitea aurrerantzean.
Euskal gizartea ere borroka horrekin bat egitera gonbidatu nahi dugu. Gure
seme-alabei utzi nahi diegun ondarea ez da ergatiborik gabeko mundu bat”.
/
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario