martes, 20 de noviembre de 2012

LH 2: MARITXU NORA ZOAZ...

Bideoa ikusteko klikatu hemen

Para ver el vídeo haz clic aquí

LH 6: FURRA FURRA

LH 5 : SAUTRELA

LH 4: GUK EUSKARAZ

LH 3: EBAMIRENTXU JOAN ZEN...

LH 1: IKUSI MENDIZALEAK

HH 5 : ASTOA IKUIS NUEN...

HH 4 - TXIKI, TXIKI, TXIKIA

miércoles, 18 de abril de 2012

EUSKAL KANTAGINTZA

Baditugu Euskal Herrian abeslari eta musika talde apartak. Hauek ezagutzen joan zaitezten kanta berriak txintxilikatuko ditugu orrialde honetan. Entzun, abestu eta disfrutatu.

EUSKALAKARI


MARIKALANBRE



EUSKAL ESKOLA PUBLIKOKO ABESTIA 2012
BALE!!



Bale!
Oro ez da urre baina Orokietan
txanponak distira dagi alde bietan
Malkoak…izerdi tantak…gutxi ez dira
ilusioaren lanak duen distira.
Lizardin hainbat mintzaira eta kolore
denak elkarrekin bizi dira dotore
Irakaskuntza zabala eta irekia
balearen baitan denok dugu tokia

Lan egingo al dugu
euskararen alde?
Euskaraz bizi gara,
gu, noski, prest gaude!
Bizitza garesti da,
ametsak debalde,
amets egingo al dugu?
Bale! Bale! Bale!

Balea asko agertzen da gure hondartzan
ongi dakigu irrika hori non datzan
Guk formula magikorik ez dugu ekarri
bizikidetza sanoa dugu oinarri.
Batera joan nahi dugu… Bale! Bai! Bale!
Oraindik bizi-bizirik gauden seinale.
Ametsa beti izan da loaren tresna
guk ederrenak egiten ditugu esna


EUSKARAZ BIZI NAHI DUT

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT




Dakizuen bezala ESNE BELTZA taldeak euskararen inguruan abesti oso polita aurkeztu dute.
Anima zaitez, abestia entzun eta ikasten. Abestiak dioen bezala gure nahia ere bada euskaraz bizitzea. Beraz badakizu!! etxean, kalean, lanean, lagun artea, mendira joatean eta ohean sartzean EUSKARAZ!





EUSKARAZ BIZI NAHI DUT
 
Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik   
 
Etxean, kalean, lanean, lagun artean, 
mendira joatean eta ohean sartzean
 
Egin ginen bizitzaren jabe nortasuna eta izaera gorde gabe
Kaleetan bat egin genuen Elgar maite genuela erakustearren
 
Oooooo, euskaraz bizi nahi
Ooooooo, (e)ta euskaraz bizi naiz. BIS
 
Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik
 
Etxean, kalean, lanean, lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean
 
Egin ginen bizitzaren jabe nortasuna eta izaera gorde gabe
Kaleetan bat egin genuen elkar maite genuela erakustearren
 
Oooooo, euskaraz bizi nahi
Ooooooo, (e)ta euskaraz bizi naiz. BIS
 
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik BIS
 
Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik
 
Etxean, kalean, lanean, lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean





EUSKARAREN LELOA

Urtero bezala, aurten ere eskolan euskararen aldeko lelo berria asmatu behar izan dugu eta horretarako  lehiketa baten parte hartu genuen. Gelaka lelo desberdinak asmatu genituen eta eskolan bildutako lelo guztien artean Normalkuntza Batzordeak bat aukeratu zuen.

Hemen proposatutako lelo batzuk ikusteko aukera daukagu. Ea gustokoak dituzuen!!

 


Guztien artean aukeratua izan zen leloa 6.A gelako ikasleek asmatu zuten. Leloa oso originala da posta elektroniko helbide bat gogorarazten digulako.

 dagirren@euskaraz.bai