Baditugu Euskal Herrian abeslari eta musika talde apartak. Hauek ezagutzen joan zaitezten kanta berriak txintxilikatuko ditugu orrialde honetan. Entzun, abestu eta disfrutatu.
EUSKALAKARI
MARIKALANBRE
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOKO ABESTIA 2012
BALE!!
Bale!
Oro ez da urre baina Orokietan
txanponak distira dagi alde bietan
Malkoak…izerdi tantak…gutxi ez dira
ilusioaren lanak duen distira.
Lizardin hainbat mintzaira eta kolore
denak elkarrekin bizi dira dotore
Irakaskuntza zabala eta irekia
balearen baitan denok dugu tokia
Lan egingo al dugu
euskararen alde?
Euskaraz bizi gara,
gu, noski, prest
gaude!
Bizitza garesti da,
ametsak debalde,
amets egingo al dugu?
Bale! Bale! Bale!
Balea asko agertzen da gure hondartzan
ongi dakigu irrika hori non
datzan
Guk formula magikorik ez dugu
ekarri
bizikidetza sanoa dugu oinarri.
Batera joan nahi dugu… Bale! Bai!
Bale!
Oraindik bizi-bizirik gauden
seinale.
Ametsa beti izan da loaren tresna
guk ederrenak egiten ditugu esna
No hay comentarios:
Publicar un comentario