miércoles, 30 de octubre de 2013

6.MAILA EDERRA MUNDUA



EDERRA MUNDUA

Mundu guztia lanean
kapitalarentzako
lanpostu berriak sortuz
bankeroentzako
Afrika aurrera doa
esklabutza eredu
pausoak handituz doaz
gosea ere.
Dugun guztia
begiratzean
zein ederra mundua
ikusi nahi ez denean.

Krisia gaindituz goaz
langileen kontura
txarrena ia pasa da
txukun gelditu da
Euskadi ez dabil gaizki
Alemania hobe
ez dago horren gordina
zuretzako.
Dena ondo doa
lagunartean
zein ederra mundua
kezkarik ez denean.

Azkenik bake garaia
ezer ez da aldatu
parte hartzen utzi digute
ta hitza ukatu
Patxi joatear daukagu
bere lana kosta du
España da txapelduna
 ta ze inporta
dugun bakarra
hori denean
zein ederra mundua
futbola dagoenean.

Amesten, minutuak aurrera doaz
etxeko sofan jarrita
tartean, zehaztu gabeko pausoaz
munduak berdin dirau.
 

5.MAILA ZAZPIAK BAT


 
ZAZPIAK BAT

Iparra, hegoa
gauza bera deskribatzen duten hitzak dira.
Oraina, geroa,
loturik daude ta geureak dira.

Mugek ez dute loturarik hautsi
odol bera, zainetan daramagulako
gureak ez zaizkigun lurraldeek
hitz arrotzez, ezarri nahi arren.

Aski da, soberan dago galdera
altuago, esan behar ote da
zazpi lur, zazpi lagun, zazpi nota
lur bakar bat, herri bakar bat gera.

Lapurdi, Araba,
Aturri nahiz Ebro berdin adierazten dira
hizkuntza, euskara,
berdinarekin egiten baitira.

Arbasoen hizkuntza gutxietsiz
kultura bat desagertarazi nahi zuten
ohartu gabe eraso hartatik
indartuak irtengo ginela.


4.MAILA PIXKA BAT ES MUCHO

3.MAILA ZAZPI EUSKAL HERRIEK



 ZAZPI EUSKAL HERRIEK...

Zazpi Euskal Herriek
bat egin dezagun,
guztiok beti-beti
gauden gu euskaldun (bis)

Agur eta ohore
Euskal Herriari
Lapurdi, Baxenabar,
Zubero gainari;
Bizkai, Nafar, Gipuzko
eta Arabari.
Zazpiak bat besarka
lot beitez elgarri.
Zazpi Euskal Herriek...(bis)

Haritz eder bat da
gure mendietan,
zazpi adarrez dena
zabaltzen airetan.
Frantzian, Espainian,
bi alderdietan:
hemen hiru eta han lau,
bat da zazpiretan.
Zazpi Euskal Herriek...(bis)

Hi haiz, Euskal Herria
haritz hori bera,
arrotza nausiturik
moztua sobera.
Oi gure arbasoak
ez, otoi ez beira,
zein goratik garen gu
jautsiak behera!
Zazpi Euskal Herriek...(bis)

2.MAILA EUSKALDUNA EUSKARAZ



EUSKALDUNA EUSKARAZ


A, a, euskalduna al zera?
Euskalduna bazera erabili euskera
a, a, a, erabili euskera.

E, e, Euskal Herrian zaude
euskera zabaltzeko mintzatu bildur gabe
e, e, e, mintzatu bildur gabe.

I, i, zehorrek erabaki
nongo euskalduna dan euskeraz ez badaki
i, i, i, euskeraz ez badaki.

O, o, esango det gehiago
euskerarikan gabe Euskadirik ez dago
o, o, o, Euskadirik ez dago.

U, u, danok ondo dakigu
euskera indartzeko lan egin behar dugu
u, u, u, lan egin behar dugu.

1GO. MAILA GUK EUSKARAZ

5 URTE IKUSI IKUSI HAN

4 URTE RIKI RIKI

miércoles, 25 de septiembre de 2013

IKASTURTE HASIERAKO JOLASAK

Hona hemen ikasturte hasieran ohitura den bezela egindako jolasen argazkien bilduma.
Lehenengo mailatik bosgarrengora izan ziren partaideak eta seigarren mailakoak arduradunak izan ziren.
Denak oso gustura ibili ziren