miércoles, 30 de octubre de 2013

5.MAILA ZAZPIAK BAT


 
ZAZPIAK BAT

Iparra, hegoa
gauza bera deskribatzen duten hitzak dira.
Oraina, geroa,
loturik daude ta geureak dira.

Mugek ez dute loturarik hautsi
odol bera, zainetan daramagulako
gureak ez zaizkigun lurraldeek
hitz arrotzez, ezarri nahi arren.

Aski da, soberan dago galdera
altuago, esan behar ote da
zazpi lur, zazpi lagun, zazpi nota
lur bakar bat, herri bakar bat gera.

Lapurdi, Araba,
Aturri nahiz Ebro berdin adierazten dira
hizkuntza, euskara,
berdinarekin egiten baitira.

Arbasoen hizkuntza gutxietsiz
kultura bat desagertarazi nahi zuten
ohartu gabe eraso hartatik
indartuak irtengo ginela.


No hay comentarios:

Publicar un comentario