Kaixo:
Hemendik aurrera, noizbehinka, euskararekin harreman txiki bat izan dezazuen, mota ezberdinetako aholkuak zintzilikatuko ditugu. Denboratxo bat eskaintzea eskatzen badu ere, oso baliagarria gerta dakizuekeela iruditzen zaigu. "BOST MINUTUKO IKASTAROAK" deitzen zaie.
Hona hemen lehenengoa:
GRAMATIKA
ERABILERA OKERRAK
Euskaraz egokiak ez diren hainbat egitura aztertuko
ditugu gaur:
Isabel, nerbiosa al
zaude?
Isabel, nerbioso (urduri) al
zaude?
Musika klasika gustatzen
zait. Musika klasikoa
gustatzen zait.
Perpaus erlatiba da
hori.
Perpaus erlatiboa da hori.
Nagusien forma ez da
egokia, nagusi bera soilik gorena baita.
Mikel da anaia nagusiena.
Mikel da anaia nagusia.
Oso
graduatzailaren balioa –egi atzizkiaren bidez ematen da, eta oso
desegokia da
hori euskaraz:
Ez naiz trebeegia.
Ez naiz oso trebea.
Ez da azkarregia.
Ez da oso azkarra.
Gehiegi
aditzondoarekin ere gauza bera gertatzen da:
Ez dut gehiegi
ulertu.
Ez dut asko ulertu.
Margolan
hori ez dut gehiegi
atsegin. Margolan hori ez dut asko atsegin.
ARTIKULUA
Izen hori
Joan den astean eman
zen jakitera 2015eko Literatura Nobel Sariaren izena. Hurrengo egunean, Anjel
Lertxundik, eguneroko bere zutabean, berriaren irakurketa pertsonala, oso
pertsonala egin zigun. Hona hemen.
|
Svetlana Alexijevich? Izen hori, izen hori… egin nuen. Baina Nobelak
kazetaritza saritu izanak, bereziki erreportajea, literaturatik hurbilen dagoen
generoa, poztu egin ninduen. García Márquezek ez du zalantza izpirik:
«Kazetaritza adin nagusiko genero literario bat da, poesia edo antzerkia
bezala». Baina izen hori, izen hori… segitzen nuen nik. Hartan, laster kalean
izango den nire liburuan jasotako Txernobileko lekukotza xume zirraragarri
batekin gogoratu nintzen:
«Hamabi urte ditut eta gaixo nago. Postariak bi pentsio ekartzen ditu etxera, aitonarena eta nirea. Eskolako neskek, jakin zutenean minbizia nuela odolean, beldurra zioten nire ondoan esertzeari… Ni ukitzeari… Medikuek esan dute nire aitak Txernobilen lan egin zuelako gaixotu naizela. Eta ni horren ondoren jaio nintzela. Nik nire aita maite dut…». (Svetlana Alexijevich).
Izen hori, izen hori… Svetlana hori hamabi urteko neska ote zen nengoen atzo arte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario