miércoles, 14 de junio de 2017




OSO INTERESGARRIA!!!

NIK MUGIKORRA EUSKARAZ DAUKAT, ETA ZUK?.

Lehen hitza, ohiko galderak

‘Interneten ere, lehen hitza euskaraz’ proiektua ez da oharkabean pasa. Abiarazte honetan, aste bakarrean 9.000 lagunek deskargatu dute mugikorra euskaratzen laguntzen duen aplikazioa, 1.000 lagunek euskaratu dute nabigazio-hizkuntza eta 60tik gora webgunek egin dute egitasmoarekin bat.
Twitter eta posta-elektroniko bidez jasotako galderak ere asko izan dira eta gehien errepikatzen diren horiek ekarri nahi nituzke hona

Zergatik, lehen hitza?

Mugikorraren eta nabigazio-hizkuntza ez dira eremu pribatuak: bisitatzen dituzun webguneek, deskargatzen dituzun aplikazioek eta hauen atzean dauden pertsonek badakite zein hizkuntzatan dauzkazun zure gailuak, guzti-guztiek. Eta, datu horietan oinarrituta eta eskari-eskaintzaren logikari jarraituta hartzen dituzte erabakiak.

Webgune askok erabiltzailearen nabigazio-hizkuntzan erakusten dute edukia. Euskal Herriko erabiltzaileen %3k dauka nabigazio-hizkuntza euskara. Ez da nahikoa merkatu handia euskarazko edukiak sortzeko.
Androiden, esate baterako, mugikorraren hizkuntza berean konfiguratzen dira aplikazio asko. Mugikorrik ez badago euskaraz garatzaileek aplikazioak euskaratzeak ez du zentzurik.
Webguneek ere badute ardura. Eta, erabaki dezakete, aurrez aurreko harremanetan bezala, haien webguneek lehen hitza euskaraz egitea. Hau da, defektuz, lehen orria euskaraz ematea.

Ez dakit euskaraz daukadan

Zure nabigazio-hizkuntza aukerak ezarpenetan begiratu daitezke. Zure lehentasunen ordena adierazten dute, zein hizkuntzatan nahiago duzun edukia. Errazago? Kik bakarrean jakin dezakezu! https://www.lehenhitza.eus/aukera 

Euskaraz jarri nahi dut, nola?

Nabigatzailearen zein mugikorraren hizkuntza aukerak zehaztu ditzakezu ezarpenetan?
Errazago?
Ordenagailua: Zoaz lehenhitza.eus-en konfiguratu atalera eta aukeratu zure nabigatzailea. Eta, eginda!
Mugikorrean: Jaitsi Androidera Lehen Hitza aplikazioa.

Plugina instalatu dut baina menuak gaztelaniaz jarraitzen dute

Plugina instalatuta nabigazio-hizkuntza aldatzen da eta ez nabigatzailearen hizkuntza. Aldatzen da ematen dugun informazioa eta ez menuak. Nabigazio-hizkuntza izan daiteke ez ebidentea erabiltzailearentzat, baina webgune batera sartzen zarenean informazio hori ematen du eta horren arabera erakusten dizu edukia. Nabigatzailearen hizkuntza, menuen hizkuntza da.

Iphone euskaraz ipini daiteke?

Aplikazioak euskara onartzen duten mugikorrak euskaratzen ditu. Applen mugikorrek ez dute euskararik onartzen, horregatik ez da berariazko aplikaziorik garatu.

LehenHitza aplikazioarekin aplikazio asko ingelesez ditut

Aplikazio gehienek mugikorraren hizkuntza hartzen dute aintzat. Hau da, mugikorra gaztelaniaz badaukat Twitter ere gaztelaniaz agertuko zait. Mugikorra euskaratzen badut eta Twitterren aplikazioa ez badago euskaraz litekeena da defektuz ingelesera jotzea. Horregatik, euskaraz ez dauden aplikazioak ingelesez daude orain.
Hori horrela, eta aplikazioak euskaraz nahi baditugu, garrantzitsua da mugikorrak euskaraz izatea: zenbat eta mugikor gehiago euskaraz aukera gehiago aplikazioen garatzaileek euskara aintzat hartu dezaten. Mugikorrik ez badago euskaraz garatzaileek aplikazioak euskaratzeak ez du zentzurik.

Aplikazioa ireki dut eta nire mugikorra ezin da euskaraz jarri

Aplikazioak euskara onartzen duten mugikorrak euskaratzen ditu. Android badago euskaraz, baina mugikor-etxeek erabakitzen dute hizkuntza-pakete horiek txertatu ala ez. Gertatu daiteke marka bereko mugikor modelo bat euskaraz egotea eta beste bat ez. Mugikorra erosterako orduan aintzat hartzeko irizpidea da.




BOST MINUTUKO IKASTAROA

Gramatika
ESTILOA
Aukeratu, esaldi pare hauetatik, egokia. Emaitza mezuaren bukaeran aurkituko duzue. 
1.         Marrazo handi bat ikusia izan da Getariako partean
2.         Marrazo handi bat ikusi dute Getariako partean
 3.         Parisko Eiffel dorrea XIX. mendean izan zen eraikia
4.         Parisko Eiffel dorrea XIX. mendean eraiki zuten
 5.         Langile xehengatik salbatua izan da enpresa
6.         Langile xeheek salbatu dute enpresa
 7.         Umeen gustuak telebistako diren anuntzioengatik erabat manipulatuak daude.
8.         Umeen gustuak telebistako anuntzioek erabat manipulatzen dituzte.
Zuzenak: 2, 4, 6, 8


Iritzia

(…) Nire ustez, badaude gauza batzuk politika guztien gainetik daudenak; euskara, adibidez. Txikitatik euskaraz hitz egin dut, euskaraz bizi naiz, eta dugun altxor bat da. Nola ez zara babesten saiatuko? Eta haren alde pauso bat ematen? Iruditzen zait, gainera, euskarari buruzko kate asko hautsi direla, eta heldu diren belaunaldiek naturaltasun handiagoz hartuko dutela euskara. Bizi izan ditugu garai batzuk non euskara erabilia izan den, alde batetik zein bestetik. Euskaraz hitz egiten baduzu, ideologia politiko jakin bat duzu; gurasoak euskaraz hitz egin, eta seme-alabek ez badakite, berriz, beste ideologia politiko bat duzu. Ez, nik uste dut hor helduagoak izan behar dugula, eta jakin behar dugula euskara sustatzen. Etorkizun ona ikusten diot euskarari Nafarroan.
Elkarrizketa osoa: Berria







BOST MINUTUKO IKASTAROA


Gramatika
Haurrekin erabili ohi dugun hizkera, askotan, oso zatarra da. Oso ohikoa da gure seme-alabei horrela hitz egitea. Ea aholku hauekin konturatzen garen horretaz:
Gaztelaniazko egiturak baztertu
• A lolo joango gara? Lo egitera joango gara?
• Gura duzu gozokis?  Gozokiak nahi dituzu? Nahi duzu gozokirik?
• Kontuz! jausi egingo zarela Kontuz! jausi egingo zara
• Laztana, bota siesta! Laztana, egin lo kuluxkatxoa
• Mikelek jo egin dit Mikelek jo egin nau Mikelek ostikada eman dit
• Nahi duzu gehiago oilaskoa? Nahi duzu oilasko gehiago?
Jango duzu oilasko gehiago?
• Nik de fresa nahi dut  Fresazkoa edo mailukizkoa nahi dut
• ¡Qué rico! Bai gozoa! Ze gozo!
• ¿Te gusta el gorria? Gorria gustatzen zaizu?
• Umearen zorionak dira Umearen (urtebetze-) eguna da
• Zerez/zertaz mozorrotuko zara? Zer mozorrotuko zara?
Erdarazko txikigarririk ez erabili
• Egingo dugu lolitos? Lo egingo dugu?
• Hartu txupetito/bolsita Hartu txupetetxoa/poltsatxoa
Hitzei -a artikulua jarri
• Jango duzu bokadilo? Jango al duzu bokadiloa?
• Nahi duzu yogur? Nahi al duzu jogurta?
cid:image002.png@01D2CA69.E591F350

martes, 13 de junio de 2017

Transmititzen al dute guraso hiztun berriek hizkuntza gutxitua?

Transmititzen al dute guraso hiztun berriek hizkuntza gutxitua?
Otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen eta urtero bezala Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedran hizkuntza gutxituei buruzko ekimen bat prestatu genuen Azkue Fundazioaren laguntzarekin.
Aurten, hizkuntza gutxituetan hiztun berriek duten garrantzia nabarmendu nahi izan dugu, eta hiztun berriek hizkuntza horren transmisioan duten ardura azpimarratu. Hiztun berrien kopuruak gora egitearekin batera ezinbestekoa baita hiztun horiek hizkuntza horren transmisioan konpromiso sendoa dutela erakustea.
Euskal Herrian VI Inkesta soziolinguistikoan datu itxaropentsuak ageri dira, eta “Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak” ikerketan ere badago hainbat jakingarri esanguratsu.
Datu horietan oinarrituz,  euskararen transmisioa guraso hiztun berrien familietan nolakoa den adierazteko infografia bat egin genuen gure sare sozialetan partekatu duguna.
Transmititzen al dute hizkuntza gutxitua guraso hiztun berriek? Ondoko infografian ikus dezakezu EAEko adibidea.
 Transmititzen al dute guraso hiztun berriek hizkuntza gutxitua?

jueves, 30 de marzo de 2017

TIPI -TAPA TIPI- TAPA KORRIKA!

DAKIZUEN BEZALA,  MARTXOAREN 30EAN 20. KORRIKA OTXANDION HASI, ETA APIRILAREN 9AN IRUÑEAN HAMAITUKO DA. EKIMEN HONEN HELBURUAK  EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEA ETA INDARTZEA DIRA.


HONA HEMEN  BURUTU BEHAR DITUGUN EKINTZAK:


APIRILAREN 6AN  "KORRIKA  TXIKIA" ARRATSALDEKO 15:40EAN OSPATUKO DA. EKITALDI HAU HERRIKO PLAZAN BUKATUKO DA . BERTAN LH-KO IKASLEEK UDALETXEKO   BALKOITIK  MEZU BAT IRAKURRIKO DUTE. HAU DA IBILBIDEA:

 GOIERRI-LAUBIDEKO ERROTONDA-ARANTZAZUKO ESKOLA-MURUKO BIDEGURUTZEA-IKASTOLA-AUTOESKOLATIK BEHERA-KALE NAGUSIA-EUSKAL HERRIA ENPARANTZA.









 DATORREN APIRILAREN 8AN, GOIZEKO 10:5OAK INGURUAN 
20.KORRIKA LEGAZPIRA IRITSIKO DA.
 DOMINGO AGIRRE ESKOLARI 2282 KMA EGITEA DAGOKIO, HAU DA, ARANTZAZUKO ESKOLATIK JUANASTEGIRAINO.



lunes, 6 de febrero de 2017


Zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.

Atalak: Gizartea
Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.
Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidaketen, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.
Zure ahotik atera nahi dut,  zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.
Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten harren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.
Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.
Aldez aurretiko eskerrak irri batez,
Euskara

miércoles, 9 de noviembre de 2016

EUSKARAREN EGUNA


EUSKARAREN EGUNA

 

Dakizuen bezala, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna  ospatuko da.  Larunbata denez, eskolan egun hori ostiralean, abenduaren 2an, ospatuko dugu  festa handi bat eginez.Hona hemen jaialdian dantzatuko dugun abestia.




            EUSKARAREN TXANTXANGORRIA

 
 
Sortaldeko argi berriari
ari zaio aspaldi
arratseko azken izpiari
egun eta gizaldi
Bular gorri, hegakada arin
Lur hauetan da emari Erreka eta ibai zabalaren, Itsasoaren egarri
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria
Haizearen magal leunean Hedatu da oihua Bihotzaren taupadetan, hitzak Sortu du doinua
Olatuek beren solasean
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean
Eten ez dadin haria
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Elkarrekin hegan egitean, bertigoa badoa. Hegoak astindu, airetik mugitu. Elkarrekin kilometroak egin. Elkarrekin, zeruaren muga ez dago horren urrun. Elkarrekin hitz bat ozenago entzuten da, ehunka txoriren hegaldia bezala.
Hau da gure sinboloa, denona. Euskaraz hitz egiteko gonbidapena.
Eman hegoak euskarari.

Klika txorian eta 5. mailako ikasleek grabatutako
bideo polit bat ikus dezakezue. 

https://www.youtube.com/watch?v=VtjWoDx2oPA

Eta hemen duzue bertsoen letra.
"Habanera"ren doinuarekin.
 Ondo ikasi !!!! 




EUSKARAREN EGUNERAKO BERTSOAK



1.  Euskararen tokian
Jarri nahi nuke nik
Egoera larrian
Hau dagoelarik
Haunditze aldera
Mantenduz bizirik
Gauza ez da izatea

 Estribilloa


2.  Atera dezagun ba
Euskara plazara
Gure hizkuntza izanik
Nahiko arrazoi bada
Jendeak ikusteko
Ordua da jada
Altxor garrantzitsua
Dugula euskara 
Estribilloa

3.  Hemen badira ustez
Milaka euskaldun
Baina euskaraz aldiz
Gutxi dira jardun
Gure hizkuntza da ta
Erabil dezagun
Izan dadila beti.

ESTRIBILLOA

Gure buruei bueltaka
Gabiltza luzaro
Beste egoera bat
Genuke nahiago
Hobetu behar dena
Oso argi dago
Itxura gutxi eta
Ekintza gehiago

martes, 15 de marzo de 2016

Bost minutuko ikastaroa

GRAMATIKA

K ERGATIBOA
Inguruko erdarek ez bezala, euskarak bere-berea du nork izen sintagmak daraman “K" atzizkia, gramatikariek ERGATIBO izena ematen dioten hori, alegia. Eta beti-beti, euskaraz, subjektua dena.
Baina badu nork izen sintagma honek funtsezkoa eta oinarri-oinarrizkoa den berezitasun edo ezaugarri bat: NORK izen sintagma honek beti daramala "-K" atzizkia, hau da, hitz bukaerako "-k" hori beti agertzen dela.
Kontu egin gaztelaniaz subjektuak ez duela horrelako aldaketarik, baina ikus dezagun esaten ari garen hau pare bat adibidetan.
Gaztelaniaz, esaterako, "ha venido Mikel" eta "lo ha traido Mikel" esaldietan beti Mikel agertzen da, inolako aldaketarik gabe; azken "-k" hori gabe, alegia.
Baina, euskaraz bereizi egiten ditugu: "Mikel etorri da" eta "Mikelek ekarri du".
Horra hor, beraz, nork izen sintagmaren ezaugarri hori: "Mikelek". Beraz, esandakoaren arabera, honatx oker-zuzenketa.
Ez esan "gu bezala idazten du", baizik eta..."Guk bezala idazten du".
Ez esan "Marian baino hobeto egin dituzte gauzak", baizik eta...
"Marianek baino hobeto egin dituzte gauzak".
Edota, azkenik, ezta ere, ez esan "hi adina irabazten dik hark", baizik eta...
"Hik adina irabazten dik hark".
+ "Guk bezala idazten du"
- "Gu bezala idazten du"
Ariketa batzuk HEMEN eta HEMEN


ARTIKULUA

“ERGATIBOAK AXOLA DU” leloa.

Greenpeace talde ekologistak azaldu duenez, “bizirauteko esperantzari dagokionez, ergatiboa ez dago baleak baino askoz ere egoera hobean. Hori dela eta, Greenpeacek erabaki du ergatiboaren defentsa sutsua egitea aurrerantzean. Euskal gizartea ere borroka horrekin bat egitera gonbidatu nahi dugu. Gure seme-alabei utzi nahi diegun ondarea ez da ergatiborik gabeko mundu bat”.
/

EMAN HEGOAK EUSKARARI!!!

EMAN  HEGOAK EUSKARARI!!

Eta halako batean,
gure eskola txantxangorriz bete zen ...



Zer izango ote da?

Gehiago jakin nahi baduzu,

http://www.euskararentxantxangorria.eus/

martes, 26 de enero de 2016

SWEET MARY DANTZATZEN

Kaixo:

Hemendik aurrera, noizbehinka,  euskararekin harreman txiki bat izan dezazuen, mota ezberdinetako aholkuak zintzilikatuko ditugu. Denboratxo bat eskaintzea eskatzen badu ere, oso baliagarria gerta dakizuekeela iruditzen zaigu. "BOST MINUTUKO IKASTAROAK" deitzen zaie.
Hona hemen lehenengoa: 



GRAMATIKA

ERABILERA OKERRAK 

Euskaraz egokiak ez diren hainbat egitura aztertuko ditugu gaur:

Isabel, nerbiosa al zaude?                 Isabel, nerbioso (urduri) al zaude?
Musika klasika gustatzen zait.          Musika klasikoa gustatzen zait.
Perpaus erlatiba da hori.                    Perpaus erlatiboa da hori.

Nagusien forma ez da egokia, nagusi bera soilik gorena baita.

Mikel da anaia nagusiena.                  Mikel da anaia nagusia.

Oso graduatzailaren balioa –egi atzizkiaren bidez ematen da, eta oso
desegokia da hori euskaraz:

Ez naiz trebeegia.                    Ez naiz oso trebea.
Ez da azkarregia.                      Ez da oso azkarra.

Gehiegi aditzondoarekin ere gauza bera gertatzen da:

Ez dut gehiegi ulertu.                                      Ez dut asko ulertu.
Margolan hori ez dut gehiegi atsegin.         Margolan hori ez dut asko atsegin.



ARTIKULUA




Izen hori

Joan den astean eman zen jakitera 2015eko Literatura Nobel Sariaren izena. Hurrengo egunean, Anjel Lertxundik, eguneroko bere zutabean, berriaren irakurketa pertsonala, oso pertsonala egin zigun. Hona hemen.

Svetlana Alexijevich? Izen hori, izen hori… egin nuen. Baina Nobelak kazetaritza saritu izanak, bereziki erreportajea, literaturatik hurbilen dagoen generoa, poztu egin ninduen. García Márquezek ez du zalantza izpirik: «Kazetaritza adin nagusiko genero literario bat da, poesia edo antzerkia bezala». Baina izen hori, izen hori… segitzen nuen nik. Hartan, laster kalean izango den nire liburuan jasotako Txernobileko lekukotza xume zirraragarri batekin gogoratu nintzen:

«Hamabi urte ditut eta gaixo nago. Postariak bi pentsio ekartzen ditu etxera, aitonarena eta nirea. Eskolako neskek, jakin zutenean minbizia nuela odolean, beldurra zioten nire ondoan esertzeari… Ni ukitzeari… Medikuek esan dute nire aitak Txernobilen lan egin zuelako gaixotu naizela. Eta ni horren ondoren jaio nintzela. Nik nire aita maite dut…». (Svetlana Alexijevich).

Izen hori, izen hori… Svetlana hori hamabi urteko neska ote zen nengoen atzo arte.





ABESTIA


TADUSAK                                    









EUSKARAREN EGUNA 2015

Abenduaren 1, 2 eta 3an EUSKARAREN ASTEA ospatu genuen. Ekintza ezberdinak burutu genituen eta hementxe horren lekukoak diren argazkiak dituzue.