BELAUNALDI BERRIEN
AUKERA
ERA - eranafarroa.eus ( Web
orri berria)
Eskolaz eta familiaz kanpo euskaraz aritzeko aukerak
izatearen garrantzia
20/11/2017
Euskarazko hezkuntza eredua eta familian euskara harreman hizkuntza izatea
oso garrantzitsuak dira seme-alabak euskaraz hazi eta hezteko. Baina ezin dugu
ahaztu eremu horietatik kanpo ere aukerak eskaini behar zaizkiela ikas-prozesua
osatzeko eta hizkuntzaren erregistro informala ikasteko nahiz praktikatzeko.
Familiatik aukera eman behar diegu hori guztia euskaraz egiteko, eskaintzen
diren eskolaz kanpoko jardueretan izena-emanez, (ludotekak, kirola, musika
eskola, ikastaroak…) edota telebista edo kultur eskaintzaren bidez (ipuinak,
musika, liburuak, jolasak…).
Seme-alaben garapenean eskola funtsezkoa da, baina bertan esna dauden
orduen % 15 besterik ez dute ematen. Hortaz, familien esku gelditzen den
gainerako % 85 horretan seme-alabei euskara entzuteko eta praktikatzeko ahalik
eta aukera gehien ematea, betiere eremu ludikoan eta aisialdi giroan, eskolako
esparrutik kanpo.
Hainbat adituren arabera, hizkuntzak ez dira eskolan bakarrik ikasten;
bizitzan ikasten dira, kalean, parkean eta beste hainbat toki eta egoeratan.
Hizkuntza batek dituen erregistro guztiak barneratzeko, ez da aski eskolan
ematen duten denbora. Haurrek tresnak behar dituzte eskolako edukiak behar
bezala barneratzeko, baita beren sentimenduak (poza, haserrea, umorea…)
euskaraz ere erosotasunez komunikatzeko adinkideekin ari diren bitartean eta
erregistro informalago batean.
Garrantzitsua da, beraz, familiek seme-alabei etxean nahiz denbora librean
euskaraz aritzeko ahalik eta aukera gehien eskaintzea.
ERA
gurasoentzako informazioaren ataria da, seme-alabek euskararekin duten
harremana handiagoa izan dadin baliabideak eskaintzen dituena. Adibidez,
atal honetan euskarazko marrazki bizidunak ikus
daitezke; beste honetan haur-kantak entzun daitezke;
eta honetan Nafarroako hainbat herri eta eskualdetan
12 urte bitarteko haurrentzako dagoen euskarazko aisialdi eskaintza ikus
daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario