1. -tzean, -tzerakoan, -takoan
Sarritan gaizki erabiltzen ditugu atzizki hauek, eta ez dakigu bereizten “Atea zabaltzerakoan ikusi dut eta atea zabaltzeanikusi dut”.
Ea adibide honekin betiko ikasten dugun bereizten:
Atea zabalTZERAKOAN ikusi dut . Zabaltzera joan denean (aurretik).
Atea zabalTZEAN ikusi dut. Zabaldu duen momentuan (aldi berean).
Atea zabalduTAKOAN ikusi dut. Zabaldu ondoren.
Ariketa. Bikote bakoitzetik esaldi bat aukeratu behar dugu:
1. Ama etortzean hasiko gara bazkaltzen
2. Ama etortzerakoan hasiko gara bazkaltzen.
3. Txiletik itzultzean, albiste onak ekarri zituen.
4. Txiletik itzultzerakoan, albiste onak ekarri zituen.
5. Jendaurrean hitz egitean, ozen eta garbi ahoskatu behar dira hitzak.
6. Jendaurrean hitz egiterakoan, ozen eta garbi ahoskatu behar dira hitzak.
Erantzun zuzenak: 1, 3, 5.
Bertsoa
Bakarkakoan aho zabalik utzi zituen ditu
entzuleak atzo Irunen Maialen Lujanbiok, «gizona eta andrea» denaren azaletik
kantatuta:
«Dena ondo zihoan, argia piztu den
arte», zen gaia kartzelakoan. Parrandan ibili ostean, beste pertsona batekin
haren etxera joan eta biluzi egin zen aurreneko bertsoan Lujanbio, «nere
gerrira begira zaude/ ez naiz uste zenduena» amaituz. Bigarrenean are gehiago
deskribatu zuen ordura artekoa, eta amaieran kontatu zuen argia piztutakoan
zergatik okertu zen egoera: «eta hau ta hura naiz, hartzen ari naiz/ zenbait
botika hormona/ gizona eta andrea nauzu/ ez andrea ez gizona/ nere inon ez egon
nahia ote/ da zure ezinegona?».
Hirugarren bertsoan, berriz, borobiltzen
asmatu zuen:
Gizarte honen estereotipo
ta gizarte honen usteen
tranpan zu ari zara erortzen
eta hori ez dizut uzten
zuk badakizu nola zizelka
eta marraztu gaituzten
ze inporta du gaur ari banaiz
zure aurrean biluzten
eta nerori ni neu naizena
hori bakarrik gorpuzten
nere gerripe zintzilikako
desira ari da puzten
itzali zazu argia eta
utzi gorputzari pizten
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario