miércoles, 14 de junio de 2017


BOST MINUTUKO IKASTAROA

Gramatika
ESTILOA
Aukeratu, esaldi pare hauetatik, egokia. Emaitza mezuaren bukaeran aurkituko duzue. 
1.         Marrazo handi bat ikusia izan da Getariako partean
2.         Marrazo handi bat ikusi dute Getariako partean
 3.         Parisko Eiffel dorrea XIX. mendean izan zen eraikia
4.         Parisko Eiffel dorrea XIX. mendean eraiki zuten
 5.         Langile xehengatik salbatua izan da enpresa
6.         Langile xeheek salbatu dute enpresa
 7.         Umeen gustuak telebistako diren anuntzioengatik erabat manipulatuak daude.
8.         Umeen gustuak telebistako anuntzioek erabat manipulatzen dituzte.
Zuzenak: 2, 4, 6, 8


Iritzia

(…) Nire ustez, badaude gauza batzuk politika guztien gainetik daudenak; euskara, adibidez. Txikitatik euskaraz hitz egin dut, euskaraz bizi naiz, eta dugun altxor bat da. Nola ez zara babesten saiatuko? Eta haren alde pauso bat ematen? Iruditzen zait, gainera, euskarari buruzko kate asko hautsi direla, eta heldu diren belaunaldiek naturaltasun handiagoz hartuko dutela euskara. Bizi izan ditugu garai batzuk non euskara erabilia izan den, alde batetik zein bestetik. Euskaraz hitz egiten baduzu, ideologia politiko jakin bat duzu; gurasoak euskaraz hitz egin, eta seme-alabek ez badakite, berriz, beste ideologia politiko bat duzu. Ez, nik uste dut hor helduagoak izan behar dugula, eta jakin behar dugula euskara sustatzen. Etorkizun ona ikusten diot euskarari Nafarroan.
Elkarrizketa osoa: Berria






No hay comentarios:

Publicar un comentario