Hemen duzue aurtengo egitaraua. Anima zaitezte eta etorri gurekin dantzatzera !!
domingo, 1 de diciembre de 2019
jueves, 28 de noviembre de 2019
2019 EUSKARA EGUNA
ABENDUAREN 3AN, EUSKARAREN EGUNAREKIN BAT EGINGO DUGU ESKOLAN.
IKASLEEK, ZIKLOKA, AUKERATUTAKO ABESTI BAT DANTZATUKO DUTE ETA ONDOREN, DENOK BATERA "AHO BIZI, BELARRIA PREST" ETA "MAKINA BAT TAUPADA" ABESTU ETA DANTZATUKO DUGU.
ANIMATU NAHI ZAITUZTEGU GUREKIN BATERA DANTZATZERA.
HORRETARAKO, HEMEN DITUZUE ABESTIAK.
IKUSI ETA IKASI!!!!
martes, 19 de noviembre de 2019
BATZORDEKO LEHEN BILERA
URRIAREN 29AN, IKASLEEN EUSKARA BATZORDEAK BERE LEHEN BILERA BURUTU ZUEN. BERTAN, EUSKARAREN ASTEKO ZENBAIT PROPOSAMEN AZTERTU ZIREN.
EUSKARA BATZORDEKO IKASLE BERRIAK
DAGOENEKO, EUSKARA BATZORDE BERRIA SORTU DUGU.
PARTAIDEAK HONAKO IKASLE HAUEK DIRA: CARLA AMATO, BEÑAT GRANADO, NAROA ALBERDI, MANEX BEREZIARTU, UNAX PLASENCIA ETA MALEN SANZ.
domingo, 30 de junio de 2019
martes, 4 de junio de 2019
martes, 23 de abril de 2019
viernes, 5 de abril de 2019
KLIKA, KLIKA, BADATOR KORRIKA!!
APIRILAREN 4AN 21.KORRIKA GARESEN HASI ETA APIRILAREN 14AN GASTEIZEN AMAITUKO DA.
KORRIKAK EUSKAL HERRI OSOKO BIDEAK ETA ERREPIDEAK ZEHARKATUKO DITU.
LARUNBATEAN, HILAK 13, LEGAZPITIK PASAKO DA. ESKOLAK BERTAN PARTE HARTUKO DU ETA LEKUKOA HEGIALDEKO EROSKIN HARTUKO DUGU 11:04AN.
DOMINGO AGIRRE ESKOLAK, OLAZABALEKIN BATERA, KILOMETRO BAT EROSI DU.
EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEA ETA INDARTZEA DIRA EKINTZA HONEN HELBURUAK
HONA HEMEN ESKOLATIK PROPOSATZEN DITUGUN EKINTZAK:
APIRILAREN 11N "KORRIKA
TXIKIA" ARRATSALDEKO 15:30EAN OSPATUKO DA. EKITALDI HAU HERRIKO
PLAZAN BUKATUKO DA . BERTAN LH-KO IKASLEEK UDALETXEKO BALKOITIK MEZU BAT IRAKURRIKO DUTE. HAU DA IBILBIDEA:
KORRIKA NAGUSIA
DATORREN APIRILAREN 13AN, GOIZEAN,
21.KORRIKA
LEGAZPIRA IRITSIKO DA.
DOMINGO AGIRRE ESKOLARI 2254 KM-A EGITEA
DAGOKIO. HAU DA, HEGIALDEKO EROSKI PAREAN, BERTAN, LEKUKOA HARTUKO DUGU.
DENOK KORRIKARA!
martes, 29 de enero de 2019
IKASLEEN ORDEZKARIEKIN BILERA
Gaur, normalkuntza taldea 4., 5. eta 6. mailako geletako ordezkariekin bildu da.Oraingo honetan, patioko jolasen antolaketaren inguruan aritu dira. Hurrengo saio batean, ikasleek geletan bildutako proposamenak batzordean aurkeztuko dituzte.
martes, 22 de enero de 2019
EUSKARALDIKO AZKEN JOLASAREN SARITUAK
ZORIONAK!!!!!!
HH4 urte: AIMAR, HH5 urte: ERIKA, LH 1. maila: AINHOA, LH2. maila: ITZAL, LH 3. maila: IRATI, LH 4. maila :AIMAR, LH 5. maila : DAVID eta 6. maila : LIERNI
martes, 11 de diciembre de 2018
martes, 4 de diciembre de 2018
EUSKARALDIKO AZKEN JOLASA
Euskaraldiari bukaera polita emateko asmotan, jolas txiki bat martxan jarri dugu. Ikasleek, zikloka, euskaraldiari buruzko galderak erantzun behar dituzte; gero, mailaka, erantzun egoki guztien artean, opari txiki bat zozketatuko dugu.
EUSKARALDIAREN 5. EGUNEAN ESKOLAN
Eskolan, ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin, honako bideo zoragarria grabatu genuen.
martes, 20 de noviembre de 2018
EUSKARALDIA
Gure eskolak EUSKARALDIAREKIN bat egin du. Antolatu diren hainbat ekintzetan parte hartu dugu eta oraingo honetan eskolan atera ditugun argazkiak dituzue ikusgai.
viernes, 16 de noviembre de 2018
viernes, 9 de noviembre de 2018
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT
Ikasleen artean euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko ekintzak egingo dira abenduaren 3ko EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNAren harira. Asmo honekin bizibilizazioan eta girotzean lagungarri gertatuko delakoan, EUSKARAZ BIZI NAHI DUT lelodun kamisetak atera dituzte eta hauek eskuratzeko eskaintza jaso dugu eskolan.
Kamiseta erostera animatzen zaituztegu.
EUSKARAZ NON?
EROSKETETAN...
FAMILIAN...
FESTETAN...
JOLASEAN...
KIROLEAN...
LAGUNARTEAN...
LANEAN...
lunes, 5 de noviembre de 2018
EUSKARALDIA LEGAZPIN
Euskaraldia dela eta, irailaren 20an, hamaikakoarean aurkezpena, giro ederrean, Legazpin ospatu zen.
miércoles, 10 de octubre de 2018
IKASTURTE HASIERAKO JOLASAK
IKASTURTE HASIERAKO JOLASAK
2018-2019
Urtero bezala, ikasturte hasieran
euskararen erabilera areagotzeko
asmoarekin eskolan jolas
desberdinak burutu ditugu,
besteak beste; anabasak, imintzioka,
lokotsak, tabu, mihiluze,....
GIRO ONEAN IBILI GARA!!
jueves, 10 de mayo de 2018
KARTAZAL BERRITSUAK
Eskolan LHko ikasleekin "Kartazal berritsuak" jokua burutu dugu
Oso gustora parte hartu dute eta egia esan, EUSKARA izan da
protagonista. Irabazle guztiekin argazki bat atera dugu eta
Arantzazuko eskolara joan gara. Bertan, HH3 urteko haurrekin
abesti eta jolas batzuk egin ditugu.
Benetan, une politak izan direla!!.
Hemen duzue bideoa.
EMAN HEGOAK EUSKARARI!!
jueves, 22 de febrero de 2018
11 EGUN EUSKARAZ.
EUSKARAK 365 EGUN
Herritar euskaltzaleak aktibatuta, hizkuntza-ohiturak aldatzea da Euskarak 365 egun dinamikaren helburua.
Lan-ildoa da. Bi mugarri:
1.- 2018an, 11 egun euskaraz. Pertsonen urratsak helburu.
Euskaltzaleak aktibatu nahi ditugu beren egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egun euskaraz ekimena gauzatu nahi dugu Euskal Herri
osoan.
Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtu nahi ditugu. Ahobiziak, ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprestak, berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Parte hartzeko izen-ematea zabalduko da, eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.
Euskaldun helduak dira ekimenaren muina; erdaldun euskaltzaleak ez ditugu 2018ko ekimenean parte
hartzaile gisa ikusten, baina haientzako formazio eta sentsibilizazio saioak, zein bestelako komunikazio pilulak, prestatuko ditugu.
Aktibazio ekintza kolektibo bat gauzatzeko prozesuak duen garrantzia da hemendik urte eta pikura
gauzatuko den ekimena orain abiatzea proposatzeko arrazoia: tokian tokiko helburuak eta xede-taldeak zehaztu behar dira, herrietako euskalgintzako elkarlan moduak abiatu edo findu, komunikazio lan handia egin behar da herritarrak inplikatzeko, eta hizkuntza-ohiturak aldatzen hasteko formazioa eskaini behar zaie herritarrei, besteak beste.
2.- 2019an, mota guztietako entitateen babes neurriak helburu.
Herritarren euskaraz bizitzeko borondateak babes neurriak behar ditu, gogo horrek duen indarrak baldintza sozial gero eta egokiagoak aurki ditzan eta euskaraz bizitzea gero eta ohikoago bilaka dadin; bestela esanda, hizkuntzaren normalizazioaren ardura partekatua da: pertsonena eta entitateena.
Behin herritarrak aktibatzen hasita, 2019an entitateek babes neurriak hartu eta baldintza oztopatzaileak ken ditzatela sustatu nahi dugu.
Babes neurriak har ditzaketen entitateak mota askotakoak dira: enpresak, erakunde publikoak, kultur eta kirol taldeak, elkarte gastronomikoak, merkatari elkarteak eta abar. Herritarrak biltzen diren unitate posible guztiak, publikoak zein pribatuak.
2019rako ekimena, 2018ko lehen seihilekoan landuko dugu.
11 EGUN EUSKARAZ. Zenbait ezaugarri:
• Euskaltzaleak aktibatu hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera areagotzeko.
• Bi planotako ekimena: tokian tokikoa eta orokorra.
• Parte hartzaileak: Ahobizi eta belarriprest.
• Noiz? 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Baina bidea garrantzitsua da.
o Prestakuntza, sentsibilizazioa, formazioa.
• Non? Euskal Herri osoan.
o Auzo, herri zein eskualde gisa.
o Elkarte, komunitate, enpresa zein talde gisa. Euren eragite eremua tokikoa zein Euskal Herri
mailakoa izan.
• Helburuak.
o Hizkuntza-ohiturei astindu bat ematea eta ahalik eta pertsona gehienek euskara gehiago
erabiltzeko urratsak ematea.
o Tokian tokiko euskalgintza aktibatzea, praktika linguistikoak erraztuko dituzten
neurriak sustatu eta herritar euskaldunak martxan jar ditzaten.
o Era guztietako entitateek, euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten babes neurriak hartzea eta
oztopo diren egoerak arintzea eta bideratzea.
o Ekimenetik abiatuta emango diren urrats berriak eta sortuko diren euskarazko
harremanak, ekimenaren ostean mantentzea.
• Elkarlanean egin nahi dugu.
o Herrietako sustatzaileak eta Euskal Herrikoak (entitateak zein norbanakoak).
o Euskalgintza soziala eta instituzioak.
o Euskalgintza eta bestelako alorretako eragileak.
• Urratsez urrats.
o Ekimena herrira egokituta.
o Planifikazioa eta kronograma eginda.
o Funtzio banaketa argiarekin (koordinazio orokorra - herriak / herriko eragileen artean)
o Jende berria inplikatuta.
• Izen ematea.
o Herri eta entitateena: 2018ko lehen hiruhilekoan.
o Herritarrena: 2018ko udazkenean.
• Baliabideak.
o Baliabide linguistikoak (tailerrak, moodle plataforma, bideoak…)
o Komunikazio baliabideak (irudi bateratua, euskarri orokorrak, webgunea…)
o Kudeaketarako baliabideak (jarduteko gidak, foroak…)
o Herri bakoitzerako baliabideak landu beharra.
• Kontaktua:
o 365@topagunea.eus / 943.59.11.86 / 94.621.57.80 (Topagunea)
o euskara-sustapen@euskadi.eus / 945.01.81.14 (HPS)
o sustapena@nafarroa.eus (Euskarabidea)
jueves, 30 de noviembre de 2017
viernes, 24 de noviembre de 2017
HIZKUNTZAK EZ DIRA ESKOLAN BAKARRIK IKASTEN - ERA - eranafarroa.eus
BELAUNALDI BERRIEN
AUKERA
ERA - eranafarroa.eus ( Web
orri berria)
Eskolaz eta familiaz kanpo euskaraz aritzeko aukerak
izatearen garrantzia
20/11/2017
Euskarazko hezkuntza eredua eta familian euskara harreman hizkuntza izatea
oso garrantzitsuak dira seme-alabak euskaraz hazi eta hezteko. Baina ezin dugu
ahaztu eremu horietatik kanpo ere aukerak eskaini behar zaizkiela ikas-prozesua
osatzeko eta hizkuntzaren erregistro informala ikasteko nahiz praktikatzeko.
Familiatik aukera eman behar diegu hori guztia euskaraz egiteko, eskaintzen
diren eskolaz kanpoko jardueretan izena-emanez, (ludotekak, kirola, musika
eskola, ikastaroak…) edota telebista edo kultur eskaintzaren bidez (ipuinak,
musika, liburuak, jolasak…).
Seme-alaben garapenean eskola funtsezkoa da, baina bertan esna dauden
orduen % 15 besterik ez dute ematen. Hortaz, familien esku gelditzen den
gainerako % 85 horretan seme-alabei euskara entzuteko eta praktikatzeko ahalik
eta aukera gehien ematea, betiere eremu ludikoan eta aisialdi giroan, eskolako
esparrutik kanpo.
Hainbat adituren arabera, hizkuntzak ez dira eskolan bakarrik ikasten;
bizitzan ikasten dira, kalean, parkean eta beste hainbat toki eta egoeratan.
Hizkuntza batek dituen erregistro guztiak barneratzeko, ez da aski eskolan
ematen duten denbora. Haurrek tresnak behar dituzte eskolako edukiak behar
bezala barneratzeko, baita beren sentimenduak (poza, haserrea, umorea…)
euskaraz ere erosotasunez komunikatzeko adinkideekin ari diren bitartean eta
erregistro informalago batean.
Garrantzitsua da, beraz, familiek seme-alabei etxean nahiz denbora librean
euskaraz aritzeko ahalik eta aukera gehien eskaintzea.
ERA
gurasoentzako informazioaren ataria da, seme-alabek euskararekin duten
harremana handiagoa izan dadin baliabideak eskaintzen dituena. Adibidez,
atal honetan euskarazko marrazki bizidunak ikus
daitezke; beste honetan haur-kantak entzun daitezke;
eta honetan Nafarroako hainbat herri eta eskualdetan
12 urte bitarteko haurrentzako dagoen euskarazko aisialdi eskaintza ikus
daiteke.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)